Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua integrala izanik, lanbide heziketa euskalduna izanen da, pertsonak bizitzarako prestatuz eta ikasle, langile nahiz langabetuak lanerako kualifikatuz. Eskualdeko lanbide heziketako erreferentziazko zentroa izanen da pertsonen eta eragile sozioekonomikoentzat non beraien beharrak aseko ditugu.
IKUSPEGIA
-
Eskualdeko lanbide heziketaren erreferente izatea.
-
Talde hezitzaile euskalduna, prestatua eta adostasunez lan egiten duena.
-
Kalitatezko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua finkatua eta sistematizatua.IKKS eta EFQM ziurtatua.
-
Urtero-urtero langile eta langabetuentzako prestakuntza ematea.
-
Proiektu berrien parte izatea edo parte hartzea (Internazionalizazioa, SEFED, EJE, biltegi automatizatua, proiektuka metologia,..).
-
Ikastetxearen proiektua gauzatu ahal izateko instalazio egokiak izatea, teknologiarik berrienekin hornituak.
-
5S metodologia normalizatua izatea ikastetxeko esparru guztietan.
-
Gure bezeroen gogobetetze maila asetzeko etengabe hobera egitea.
-
Ikasle, ikasle-ohi eta enpresen arteko bitartekaritza lana egitea (Lan-poltsa, Ideaccion.)
-
Prestakuntza eskaintza bereziak emateko aukera izatea (on-line, akreditazio bidezko ikasketak,...).
-
Eskualdeko taldeen erabilerarako ikastetxe irekia eta sortzen diren foroetan parte hartzailea.
BALIOA
-
Komunikazio eta kudeaketa argia eta eraginkorra izatea.
-
Irakasleok irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan arduraz jokatzea.
-
Taldean lan egitea, autonomia eta ekimena bultzatzea.
-
Ikasleen etengabeko prestakuntza, etorkizuneko profesionaltasuna bermatzea.
-
Esfortzuak eta sormenak garapenean daukan garrantziaz jabetzea.
-
Errespetuzko, konfiantzazko eta berdintasunezko bizikidetza.
-
Eskolako baliabideak, instalazioak eta ekipamendua segurtasun arauak betez egoki erabili eta zaintzea.